lunes, marzo 12, 2007

ZUHAITZ LANDAKETA PAGASARRI MENDIAN

Ekologistak Martxan taldearen ingurumen-naturalaren batzordeak datorren martxoaren 18an, igandea, Pagasarri inguruko Arnotegi mendian egingo den zuhaitz-landaketan parte hartzera gonbidatzen dizue.
Ordua: goizeko 10:00etan, Circular Pl. ("la Granja" tabernaren ondoan), Bilbao.
Inskripzioa: izena eta 2 abizenak, eta telefonoa utzi behar duzue Ekoetxean (Pelota 5 - Bilbo), goizez: 9:30 - 13:30, arratsaldez 16:00 - 20:00. Telefonoa: 94.479.01.19. Apuntatzeko epea martxoaren 15a arte, osteguna, irekita dago.
Ohar garrantzitsua: zuhaitz landaketa goizez egingo da. Arratsaldez nahi duenak inguruko ibilbide baten parte hartzeko aukera izango du. Pertsona bakoitzak bere edari ta janari eramango du. Mendi-botak, txubaskero, aldatzeko erropa, gorra ta eguzki-betaurrekoak eramatea gomendagarria da. Antolatzaileak zuhaitzak ta landatzeko tresneria jarriko du.
Anima zaitezte!

No hay comentarios: